XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARIXA - Kapoia utzi, tellaturik jarriko digunik jakin ez, ta txokolatea gure gain artzea ere, eztek joko egokia.

PERU - Ezten, ez, egokia; baña, Gabon-egunari berea ez ematea ere...

MARIXA - Ontaz gero itz egingo diagu. Baniak gure esne bezeroari txerriki auek eramatera. Nun arkituko gaituk gero?

(PERU sagardotegira ta MARIXA kalean zear joaten dira).

AMABOSTGARREN AGERALDIA. OLENTZERO-TALDEA

(Pelota tokitik sagardotegira igaro diranak dira OLENTZERO-TALDEA osatzen dutenak. Auek, sagardotegitik irtengo dute. Euskel jantziz danak, batzuek, basarriko erara, besteak arrantzale ta abar. Angallan artuta, euretako bat, arpegi beltzez eta pipa ortzean duela: Olentzero).

(Abestia) .

PERU - Emen bertan edo sagardotegian.
MARIXA - Enazak zai iduki, e?
PERU - Ez, ez, ez. Goiz etxeratu bear degu.